TRAUMATOLOGIA
IKUSPEGI INTEGRALA
IKUSPEGI INTEGRALA
Balorazio klinikotik eta diagnostikotik abiatuta, kirurgia ortopedikoaren eta traumatologiaren arloko lesioak tratatzen ditugu.
Diziplina anitzeko gure taldea arduratuko da bizkarrezurreko eta gainerako artikulazioetako lesioen ebakuntza-osteko berregokitze-prozeduren jarraipena egiteaz. Horretarako, hainbat tratamendu-jarraibide zehaztuko ditugu mugimenduaren bitartezko sistema ez-inbaditzaileen bidez, pazientea ahalik eta azkarren itzul dadin bere ohiko jarduerara.
HELBURUA: MUGIKORTASUNA BERREZARTZEA
Gure traumatologoek Fisioterapiako eta Entrenamenduko Taldearekin koordinatuta egiten dute lan, mugikortasuna modu efizientean berreskuratzeko helburua lortze aldera.

EBAKUNTZA-AURREKO ERREHABILITAZIOA
Ehunak ebakuntza egin aurretik prestatzeko, sendotzeko eta mugitzeko helburua du, ebakuntza-ostea hobea eta azkarragoa izan dadin.

EBAKUNTZA-OSTEKO ERREHABILITAZIOA
Kirurgiaren ondorengo indarberritze-prozesu batzuk sartzen ditugu, funtsezkoak baitira emaitzak hobetzeko.

KIROL-LESIOAK
Lesio baten ondoren suspertzea prozesu konplexua da, eta taldeko lan handia eskatzen du.
TRATAMENDU OPTIMOA LORTZEKO TEKNIKAK
ESKU ONENETAN
Gure profesionalen taldeak modu integratu eta integralean lagunduko dizu.
Traumatologian eta Kirurgia Ortopedikoan espezialista. Nazioarteko erreferentea lokomozio aparatuaren ekografian. Medikuntza Orokorreko Espainiako Elkarteko ohorezko bazkidea, Espainiako eta Alemaniako Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako, Artroskopiako eta Kirol Traumatologiako sozietateetako kide nabarmena.
Javier de la Fuente
Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoa
Traumatologia eta kirurgia ortopedikoan espezialista da, eta eskarmentu handia dauka sorbaldako eta belauneko patologian; Osakidetzan eta zentro pribatuetan aritu izan da. Observership ibili ondoren,prestakuntza jaso zuen Mayo klinikan, goiko gorputzadarren patologiari eta belaunaren kirurgia protesikoari buruzkoa.
Aritz Lizundia
Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoa
IKUSGAI HEMEN:
MIRAMON
beste zerbitzu integratu batzuk