FISIOTERAPIA
OSTEOPATIA
OSTEOPATIA
DIZIPLINA ANIZTASUNAK definitzen gaitu
Gure fisioterapeuta adituek eskuz esku egiten dute lan talde medikoarekin eta entrenatzaileekin, errekuperaziorik eraginkorrena bermatzeko.
BALORAZIOA, TRATAMENDU ERAGINKORRAREN OINARRI GISA
Tratamendu bakoitza gorputzaren ebaluazio osoarekin hasten da. Hortik abiatuta, lesioa baloratuko da, eta disfuntzioak egiaztatuko.
Analisi osoa egin ondoren, gaitasunak hobetzeko helburuak zehaztuko ditugu.
Analisi osoa egin ondoren, gaitasunak hobetzeko helburuak zehaztuko ditugu.
TEKNOLOGIA ONENA ESKURAGARRI
Gure taldeak teknologiaren azken aurrerapenak ditu (Indiba Activ, neuromodulazioa, ekografia…), eta, eskuzko teknikekin eta beste estimulu ekaniko batzuekin konbinatuta (hala nola, mugimenduarekin eta ariketa terapeutikoarekin), gure pazienteen
bizi-kalitatea hobetzen du.
bizi-kalitatea hobetzen du.
GOZATU ZERBITZU KONBINATU HONETAZ
ENTRENAMENDUA
ETA
FISIOTERAPIA
ETA
FISIOTERAPIA
ESKU ONENETAN
Gure profesionalen taldeak modu
integratu eta integralean lagunduko dizu.
integratu eta integralean lagunduko dizu.
Kirol-errehabilitazioan eta bizkarrezurrean espezialista da, eta Madrilen eta Donostian ari da garatzen ibilbide profesionala, sektoreko espezialistak dituzten hainbat klinikatan (besteak beste, Carmen Lillo). Gainera, Neuromodulazio Funtzional Perkutaneoko Teknika Aurreratuetan espezialista da, mugimenduko minaren eta kirol-lesioen tratamenduan.
Mikel Aramendi
Fisioterapia eta Osteopatia
Kirol-fisioterapian eta traumatologian espezialista da, eta Gipuzkoako hainbat fisioterapia-zentrotan egin du lan. Aldi berean, Indiba Activ-eko trebatzaile gisa egiten duen lanarekin tartekatzen du jarduera (irrati-frekuentzia bidezko errekuperazio-tratamendu aitzindaria da Indiba Activ).
Manu Ruiz de Mendoza
Fisioterapia eta Osteopatia
Fisioterapeuta eta beheko gorputz-adarreko tendinopatietan espezializatutako ikertzailea. Doktoretza: Queen Mary University of London. Unibertsitateko irakaslea Deustuko Unibertsitatea eta EUSES, Gironako Unibertsitatea. Tendinopatia Akileako Nazioarteko Adostasun Taldeko kidea. Espainiako Errugbi Federazioko, Gipuzkoa Basket-eko eta kirolari profesional eta amateurretako kolaboratzailea.
Igor Sancho
Fisioterapia
Osteopatian prestakuntza duen fisioterapeuta da, eta eskarmentu handia dauka kirol-lesioak eta lesio traumatologikoak tratatzeko ekografoaren erabileran. Aditua da terapia inbaditzaileen eta PNIren arloan, pazientearen tratamendu integrala helburu.
Jon Aramendi
Fisioterapia eta Osteopatia
Kirol-fisioterapian eta fisioterapia muskulueskeletikoan espezialista da, eta eskarmentu handia du Errehabilitazio Traumatologikoan, Bihotzekoan eta Arnasbideetakoan, ospitaleetan zein klinika pribatuetan egin baitu lan. Halaber, eskarmentu handia dauka sorbaldako patologietan eta ibilkeraren berreziketan.
Mónica Guadilla
Fisioterapia eta Osteopatia
Aditua da erraietako fisioterapian, ziztada lehorrean eta min miofaszialean. Eskarmentu handia du errehabilitazioaren arloan, eta ongi ezagutzen ditu ekografia eta arrazoiketa klinikoa.
Ibon Carrera
Fisioterapia eta Osteopatia
Fisioterapeuta uroginekologikoa da, eta osteopatiako prestakuntza dauka; emakumeen eta gizonen zoru pelbikoaren disfuntzioak tratatzen ditu. Sabelaldeko gimnasia hipopresiboko eta ariketa funtzionaletako klaseak ematen ditu, baita erditzeko prestatzeko eskolak ere. Ginekologia, urologia eta koloproktologia arloan trebatzen jarraitzen du etengabe.
Andrea Estomba
Fisioterapia eta Osteopatia
Osteopatian trebatutako fisioterapeuta da, eta eskarmentu handia dauka zoru pelbikoaren eta amatasunaren arloko lanean. Garezurreko eta erraietako osteopatia-tratamenduetan aditua da. Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat klinikatan garatu du ibilbide profesionala.
Iera Urretagoiena
Fisioterapia eta Osteopatia
Kirol-lesioetan eta jarduera fisikoa berrezartzean espezializatutako fisioterapeuta da. Bere ibilbide profesionala Ariketa Terapeutikoari eta Ariketa Fisikoaren Preskripzioari egon da zuzenduta gehienbat. Fisioterapeuta izateaz gain, dantza klasiko eta garaikideko dantzari profesionala ere izan da Europako hainbat konpainiatan. Gaur egun, fisioterapia, dantza klasikoko eskolak eta zoruko pilates-eskolak tartekatzen ditu.
Karin Fouz
Fisioterapia eta Osteopatia
Disfuntzio neuromuskulueskeletikoen osteopatian trebatutako fisioterapeuta da. Jorraketa orokorra eskaintzen die pazienteei, badakielako gure sistema guztien arteko harremanaz. Gainera, aditua da ariketa terapeutikoan, eta ammma Donostiako pilates-klaseen arduraduna da.
Leire Murua
Fisioterapia eta Osteopatia
IKUSGAI HEMEN:
MIRAMÓN
ERDIGUNEA
beste zerbitzu integratu batzuk














