BIHOTZ-BIRIKEN ETA METABOLISMOAREN ERREHABILITAZIOA
Bihotz-biriken eta metabolismoaren errehabilitazioa entrenamendu fisikoko programa bat da, eta honetarako diseinatuta dago, berariaz:
Pacientes Rehabilitacion Cardiopulmonar Servicio ammma Donostia San Sebastian
PAZIENTE KARDIOBASKULARRAK
  • Miokardioko infartua edo sindrome koronario akutua.
  • Bularreko angina egonkorra (presioa edo mina bularrean).
  • Bihotz-gutxiegitasuna.
  • Koronarioetako angioplastia (stent-a arteria koronarioetan berriki jarria).
  • Miokardioko birbaskularizazioko kirurgia (bypasseko kirurgia).
  • Balbula kardiakoak konpondu edo aldatzeko kirurgia.
  • Taupada-markagailua, kardiodesfibriladore ezargarria edo birsinkronizagailua.
  • Bihotz-transplantea.
Patologia Respiratoria Rehabilitacion Cardiopulmonar Servicio ammma Donostia San Sebastian

ARNAS APARATUKO PAZIENTEAK

  • Buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa.
  • Bronkioetako asma.
  • Biriketako fibrosia.
  • Biriketako gaixotasun interstiziala.
  • Bronkiektasia.
  • Arnasteko zailtasun akutuaren sindromea.
  • Birikei eragiten dieten nahasmendu neuromuskularrak (adibidez,
    muskulu-distrofia, alboko esklerosi amiotrofikoa).
  • COVID-19 iraunkorra edo long COVID-19.
  • Toraxeko kirurgia (aurretikoa eta/edo ostekoa).
Cirugia Cardiovascular Rehabilitacion Cardiopulmonar Servicio ammma Donostia San Sebastian
PAZIENTE METABOLIKOAK
  • 1 eta 2 motetako diabetesa.
  • Obesitatea.
  • Sindrome metabolikoa (obesitatea, hipertentsio arterial sistemikoa eta diabetesa).
  • Gaixotasun endokrinoak (adibidez, hipotiroidismoa eta hipertiroidismoa).
  • Hiperlipidemia (odolean lipido-maila altua).
  • Giltzurrunetako gaixotasun kronikoa.
  • Gibel koipetsu ez-alkoholikoaren gaixotasun hepatikoa.
  • Bihotz-biriken egokitzapenik eza.
Osasun-arloko profesionalen talde batek gidatzen du programa hau. Talde horretan, medikuak, fisioterapeutak eta nutrizionistak daude, eta elkarrekin egiten dute lan, bat etorrita Estatuko eta nazioarteko jarraibideekin, emaitzarik
onenak bilatzeko.

Rehabilitador cardiopulmonar con más de 10 años de experiencia. Docente e investigador en Universidad de Deusto, imparte posgrados en universidades de Argentina, Chile y España. Prolífico investigador centrado en rehabilitación cardiopulmonar y fisiología clínica del ejercicio, con múltiples publicaciones en revistas científicas. Formación en destacados hospitales y universidades en Brasil y España.

Guillermo Mazzucco

Fisioterapia

Barne-medikuntzan espezialista da, eta barne-medikuntzako jarduera eta kirol- medikuntza tartekatu ditu, Madrilgo Kirol Kontseilu Gorenean entrenatzaile pertsonal gisa eta, Txirrindularitzako Gipuzkoako Federazioaren eskutik, txirrindularitzako lehiaketetan mediku laguntzaile gisa duen esperientziari esker.

Nacho Sanz

Kirolari Aplikatutako Medikuntza

Kirol-nutrizioan espezialista da, eta nutrizio kliniko aurreratuari buruzko prestakuntza osagarria jaso du. Kirol Nutrizioko eta Zineantropometriako masterra du, eta eskarmentu zabala kirolaren sektorean eta hainbat osasun- zentrotan (hala nola, Can Misses Ospitalean).

Iñaki Etxeberria

Nutrizioa

ammmako Bihotz-biriken eta Metabolismoaren Errehabilitazio Unitatearen helburua da patologia kardiobaskularrei eta/edo biriketakoei lotutako konplikazioak prebenitzea. Bada, gaixotasunen tratamendu ez-farmakologikoa da, eta ahalmen funtzionala lehengoratzea, bizi-kalitatea hobetzea eta agerraldi berriak prebenitzen laguntzea du xede.
Zainketa eta arretarik onenak emateko konpromisoa daukagu, pazienteen bizi-kalitatea hobetzea baitugu xede. Ikuspegi integral batetik abiatuta, segurtasun handienarekin gauzatzen den programa bat eskaintzen dugu: modu eraginkorrean jarraitzen diegu helburuei, eta, are garrantzitsuagoa dena, tratu gozoa ematen diegu pazienteei nahiz haien senideei.
Metodologia

Ebaluazioa: Entrenamendu-programa hasi aurretik, zenbait ebaluazio zorrotz egiten ditugu, profesionalek pazientearen osasun-egoeraren berri izan dezaten.

    • Esfortzu-proba (gasekin)
    • Muskuluetako indarraren ebaluazioa (arnasketakoa eta perisferikoa)
    • Jarduera fisikoaren eta bizi-kalitatearen mailaren ebaluazioa
    • Espirometria
    • Gorputz-eraketaren ebaluazioa

Programaren diseinua: Entrenamendu-saioak planifikatzen eta agintzen ditugu, gainbegiratuta eta banakatuta:

    • Ahalmen aerobikoa hobetzeko entrenamendua.
    • Indar-entrenamendua.
    • Malgutasun-ariketak.

Entrenamendu-planak bat egiten du paziente bakoitzaren premiekin, eta,
halaber, kontuan hartzen dugu pazienteak izan dezakeen edozein mugaketa.
Gainera, bizi-molde osasungarria edukitzearen inguruan hezten ditugu
pazienteak; zehazki, jarduera fisikoko maila egokia edukitzearen garrantziaz aritzen gara.

Errehabilitazioak 3 eta 6 hilabete artean irauten ditu, eta pazienteak astean
bizpahiru aldiz joaten dira saioetara. Saio bakoitzak 60 minutu inguru irauten ditu.

Onurak

Zientifikoki, zabal erakutsi da bihotz-biriken eta metabolismoaren
errehabilitazioak onura ugari dituela; bereziki, honako hauetan da eraginkorra:

    • Arazo kardiobaskularrak eta/edo biriketakoak dauzkaten pazienteen bizi-kalitatea hobetzen du.
    • Paziente kardiakoengan, onuren artean sartzen da gaixotasun kardiobaskularra (miokardioko infartua eta gaixotasun koronarioa) izateko arriskua murriztea, bihotz-gutxiegitasuna garatzeko arriskua murriztea, ahalmen fisikoa hobetzea (ahalmen fisikoak bizitza luzatzen du, eta alderantzizko lotura dauka gertaera kardiobaskularrekin eta
      hilkortasunarekin), eta gaixotasun kronikoei (batez ere, itolarriari eta airerik ez dagoelako sentsazioari) lotutako sintomak murriztea.
    • Arnas-patologiak dauzkaten pazienteengan, besteak beste, honako onura hauek aurki ditzakegu: biriken ahalmena hobetzea, ariketa fisikoarekiko eta eguneroko jarduerekiko tolerantzia hobetzea, arnas-patologiek eragiten dituzten sintomak (itolarria, aire-falta eta eztula, batez ere) gutxitzea, antsietatea eta depresioa murriztea eta, batez ere, ospitaleratzeen maiztasuna gutxitzea (erikortasunari eta hilkortasunari
      lotuta dago).
INFORMAZIO ETA TARIFA GEHIAGO KONTSULTATU



    Pribatutasun-politika eta cookie-politikairakurri eta ulertu ditut, baita onartu ere.


    Ammmak jakinarazten dizu formulario hau beteaz ematen dizkiguzun datu pertsonalak webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela Ammmak. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak biltzearen eta tratatzearen xedea da harremanetarako formulario honetan egiten duzun eskaera kudeatzea. Legitimazioa: Interesdunaren baimena. Zure datuak begiratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu info@ammma.es helbidean, baita kontroleko agintarien aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere. Informazio gehiago pribatutasun-politikan.

    EREMU ERABILGARRIA:
    MIRAMON
    943 457 800
    Mikeletegi, 73B
    Locales 305-308
    Donostia | San Sebastián
    ERDIGUNEA
    943 564 334
    Sánchez Toca, 9
    Donostia | San Sebastián

    beste zerbitzu integratu batzuk