ESKU ONENETAN

Gure profesionalen taldeak modu integratu eta integralean lagunduko dizu.

Filosofia beraren pean lan egiten duten profesionalak; abangoardiako osasun integraleko zerbitzu koordinatua eskaintzea, ikerkuntzan eta teknika berritzaileenetan oinarrituta.

Traumatologian eta Kirurgia Ortopedikoan espezialista. Nazioarteko erreferentea lokomozio aparatuaren ekografian. Medikuntza Orokorreko Espainiako Elkarteko ohorezko bazkidea, Espainiako eta Alemaniako Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako, Artroskopiako eta Kirol Traumatologiako sozietateetako kide nabarmena.

Javier de la Fuente

Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoa

Barne-medikuntzan espezialista da, eta barne-medikuntzako jarduera eta kirol- medikuntza tartekatu ditu, Madrilgo Kirol Kontseilu Gorenean entrenatzaile pertsonal gisa eta, Txirrindularitzako Gipuzkoako Federazioaren eskutik, txirrindularitzako lehiaketetan mediku laguntzaile gisa duen esperientziari esker.

Nacho Sanz

Kirolari Aplikatutako Medikuntza

Traumatologia eta kirurgia ortopedikoan espezialista da, eta eskarmentu handia dauka sorbaldako eta belauneko patologian; Osakidetzan eta zentro pribatuetan aritu izan da. Observership ibili ondoren,prestakuntza jaso zuen Mayo klinikan, goiko gorputzadarren patologiari eta belaunaren kirurgia protesikoari buruzkoa.

Aritz Lizundia

Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoa

Kirol-errehabilitazioan eta bizkarrezurrean espezialista da, eta Madrilen eta Donostian ari da garatzen ibilbide profesionala, sektoreko espezialistak dituzten hainbat klinikatan (besteak beste, Carmen Lillo). Gainera, Neuromodulazio Funtzional Perkutaneoko Teknika Aurreratuetan espezialista da, mugimenduko minaren eta kirol-lesioen tratamenduan.

Mikel Aramendi

Fisioterapia eta Osteopatia

Kirol-fisioterapian eta traumatologian espezialista da, eta Gipuzkoako hainbat fisioterapia-zentrotan egin du lan. Aldi berean, Indiba Activ-eko trebatzaile gisa egiten duen lanarekin tartekatzen du jarduera (irrati-frekuentzia bidezko errekuperazio-tratamendu aitzindaria da Indiba Activ).

Manu Ruiz de Mendoza

Fisioterapia eta Osteopatia

Fisioterapeuta eta beheko gorputz-adarreko tendinopatietan espezializatutako ikertzailea. Doktoretza: Queen Mary University of London. Unibertsitateko irakaslea Deustuko Unibertsitatea eta EUSES, Gironako Unibertsitatea. Tendinopatia Akileako Nazioarteko Adostasun Taldeko kidea. Espainiako Errugbi Federazioko, Gipuzkoa Basket-eko eta kirolari profesional eta amateurretako kolaboratzailea.

Igor Sancho

Fisioterapia

Osteopatian prestakuntza duen fisioterapeuta da, eta eskarmentu handia dauka kirol-lesioak eta lesio traumatologikoak tratatzeko ekografoaren erabileran. Aditua da terapia inbaditzaileen eta PNIren arloan, pazientearen tratamendu integrala helburu.

Jon Aramendi

Fisioterapia eta Osteopatia

Rehabilitador cardiopulmonar con más de 10 años de experiencia. Docente e investigador en Universidad de Deusto, imparte posgrados en universidades de Argentina, Chile y España. Prolífico investigador centrado en rehabilitación cardiopulmonar y fisiología clínica del ejercicio, con múltiples publicaciones en revistas científicas. Formación en destacados hospitales y universidades en Brasil y España.

Guillermo Mazzucco

Fisioterapia

Kirol-fisioterapian eta fisioterapia muskulueskeletikoan espezialista da, eta eskarmentu handia du Errehabilitazio Traumatologikoan, Bihotzekoan eta Arnasbideetakoan, ospitaleetan zein klinika pribatuetan egin baitu lan. Halaber, eskarmentu handia dauka sorbaldako patologietan eta ibilkeraren berreziketan.

Mónica Guadilla

Fisioterapia eta Osteopatia

Aditua da erraietako fisioterapian, ziztada lehorrean eta min miofaszialean. Eskarmentu handia du errehabilitazioaren arloan, eta ongi ezagutzen ditu ekografia eta arrazoiketa klinikoa.

Ibon Carrera

Fisioterapia eta Osteopatia

Fisioterapeuta uroginekologikoa da, eta osteopatiako prestakuntza dauka; emakumeen eta gizonen zoru pelbikoaren disfuntzioak tratatzen ditu. Sabelaldeko gimnasia hipopresiboko eta ariketa funtzionaletako klaseak ematen ditu, baita erditzeko prestatzeko eskolak ere. Ginekologia, urologia eta koloproktologia arloan trebatzen jarraitzen du etengabe.

Andrea Estomba

Fisioterapia eta Osteopatia

Osteopatian trebatutako fisioterapeuta da, eta eskarmentu handia dauka zoru pelbikoaren eta amatasunaren arloko lanean. Garezurreko eta erraietako osteopatia-tratamenduetan aditua da. Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat klinikatan garatu du ibilbide profesionala.

Iera Urretagoiena

Fisioterapia eta Osteopatia

Kirol-lesioetan eta jarduera fisikoa berrezartzean espezializatutako fisioterapeuta da. Bere ibilbide profesionala Ariketa Terapeutikoari eta Ariketa Fisikoaren Preskripzioari egon da zuzenduta gehienbat. Fisioterapeuta izateaz gain, dantza klasiko eta garaikideko dantzari profesionala ere izan da Europako hainbat konpainiatan. Gaur egun, fisioterapia, dantza klasikoko eskolak eta zoruko pilates-eskolak tartekatzen ditu.

Karin Fouz

Fisioterapia eta Osteopatia

Disfuntzio neuromuskulueskeletikoen osteopatian trebatutako fisioterapeuta da. Jorraketa orokorra eskaintzen die pazienteei, badakielako gure sistema guztien arteko harremanaz. Gainera, aditua da ariketa terapeutikoan, eta ammma Donostiako pilates-klaseen arduraduna da.

Leire Murua

Fisioterapia eta Osteopatia

Izen handiko arduraduna da prestaketa fisikoan, eta espezialitatea dauka goi- mailako kirolarien lesioen berregokitzapenean. Halaber, 15 urte baino gehiago daramatza Espainia osoko zentro garrantzitsuenetan lanean. Gaur egun, fitnesseko ikastaroak eta masterrak ematen ditu Qualis Motus akademian.

Jose Nuño

Berregokitzea eta Prestakuntza Fisikoa

Hirugarren adinekoentzako mugimenduan aditua da, baita pilatesen, erditze aurreko eta osteko ariketetan, pankafiten eta SGAn ere. Fitness Zarautzeko CEOa izan da 10 urtez, eta masterrak dauzka Balorazio Funtzionala eta Ariketa Zuzentzailean eta Indar Funtzionalean (Qualis Motus akademia).

Ainhoa Zialtzeta

Berregokitzea eta Prestakuntza Fisikoa

Prestakuntza berezia du gorputz- eta kirol-jardueretan, eta aditua da mugimenduaren kalitatean eta egonkortze neuromuskularrean, 12 urteko esperientzia baitu sektorean. Irakaslea da Qualis Motus akademian.

Ander Formoso

Berregokitzea eta Prestakuntza Fisikoa

Doktorea da Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan, eta parte hartu du hainbat txosten eta argitalpenetan. Prestakuntza dauka balorazio funtzionalean eta ariketa zuzentzailean, indar-entrenamendu funtzionalean eta mugimendu-trebetasunetan, besteak beste. 10 urte baino gehiagoko eskarmentua du prestatzaile fisiko gisa.

Ibai Guridi

Berregokitzea eta Prestakuntza Fisikoa

Lesioen berregokitzean eta ariketa zuzentzailean espezialista da. Eskarmentu handia du sektorean, eta, ibilbide profesionalean, prestatzaile fisiko eta kirol-berregokitzaile aritu da gehienbat. Osteopatiako graduarekin osatu du bere prestakuntza, eta, gainera, Movmatters-en sortzaileetako eta trebatzaileetako bat da.

Javier Larraya

Berregokitzea eta Prestakuntza Fisikoa

Prestakuntza dauka jarduera fisikoan eta kirol-jardueran, eta ibilbide profesionala kirol-arloan eta lesioen prebentzioan garatu du nagusiki. Qualis Motus akademian, berregokitzaile eta prestatzaile fisiko onenekin jarraitzen du trebatzen.

Aitor Ormazabal

Berregokitzea eta Prestakuntza Fisikoa

Kirol-nutrizioan espezialista da, eta nutrizio kliniko aurreratuari buruzko prestakuntza osagarria jaso du. Kirol Nutrizioko eta Zineantropometriako masterra du, eta eskarmentu zabala kirolaren sektorean eta hainbat osasun- zentrotan (hala nola, Can Misses Ospitalean).

Iñaki Etxeberria

Nutrizioa

MBSR L1eko irakaslea Brown School of Public Health-eko (Brown University, AEB) Mindfulness Center-en. MBSR, Mindfulness-en oinarritutako estresa murrizteko 8 asteko programa arrakastatsua, Jon Kabat-Zinnek garatu zuen. Medikuntzako irakasle emeritua da Massachussetts University Medical Schoolen, eta erreferente nabarmena da Mindfulnessaren garapenean mendebaldean.

Iñaki Guridi

Mindfulness

Administrazio-laguntzailea da, eta eskarmentu handia du bezeroen arretan; halaber, sekzioko eta lokaleko arduraduna izan da hainbat marka komertzialetan.

Maider de la Cuesta

Administrazioa

Goi-mailako teknikaria da “Administrazioa eta finantzak” arloan, eta EAZn diplomaduna. 2015ean, Antzina sortu zuen beste batzuekin batera, eta gerente- lanetan aritu da bertan; bada, enpresa horrek etxez etxeko laguntza ematen die mendekotasuna dutenei eta adinekoei.

Aitor Ancín

Administrazioa

Idazkaritzako eta zuzendaritza-laguntzako ikasketak egin ditu. Eskarmentu handia du administrari gisa eta bezeroen kudeaketa-arloan. Donostiako hainbat enpresatan egin du bere ibilbide profesional ia osoa.

Nerea Munárriz

Administrazioa

Administraria da, kiromasajean prestakuntza du, eta hipokontrologiako irakaslea da (hipopilates). Fisioterapia- eta errehabilitazio-laguntzaile gisa ere trebatua. Osasunaren eta kirolaren zale amorratua da.

Vanessa Susperregui

Administrazioa

KOLABORAZIOAK
Kirol-erakunde ezagunekin egiten dugu lan, haien jokalarien prestakuntza fisikoan eta errehabilitazioan. Transferentzia teknologikoko zentro gisa, ekosistema bat sortzen dugu, osasun-sektorearekin lotutako markei teknologia garatzen laguntzeko.